Santiago hondartzara doan oinezko bidea moztuta egongo da bihar

Baleike 2019ko mai. 14a, 16:18

Santiago hondartzara doan oinezko bidea moztuta egongo da bihar, Udaletik jakitera eman dutenez, Zuloaga atzetik doan pasoa pikatu eta bidearen maila berean jartzeko lanak egiteko.

Era berean, astelehenean, hilak 20, oinezkoen bidea garbitzeko lanak hasiko dira eta asteartean, euririk ez bada, bidea teila kolorez margotzekoak. Eguraldia lagun, zazpi eguneko epean lanak bukatuta egongo direla aurreikusi dute Udaletik; euririk bada, epea luzatuko da, euriarekin ezin baitira lanak egin.