'Argizaiola jaialdia 2019' sariketa egingo da larunbatean Zumaian

Baleike 2019ko mai. 14a, 12:42
Argazkia: Argizaiola/EHATE

Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak eta Zumaiako Distira Argazki Elkarteak antolatu dute urte honetako ekitaldia. Egun osoko egitaraua prestatu dute larunbaterako.

Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak urtero egiten duen Argizaiola jaialdia Zumaian ospatuko da aurten. Distira Argazki Elkarteak antolatu du eguna, eta askotariko egitaraua prestatu dute.

Goizeko 09:30ean urteroko Batzar Nagusia egingo dute, eta bertan izango dira Euskal Herri osotik etorritako 24 elkarte eta Once fundazioa. Batzarrean iazko ekintzei buruz hausnartuko dute, eta aurtengo proposamenak aztertuko dituzte. Horretaz gain, 39. Argizaiola argazki lehiaketako irabazlea zein den jakingo da. Antolatzaileen iritziz, "urtetik urtera indar handiagoa hartzen ari den lehiaketa da eta parte hartzaileen artean lehia  nabaria da".

Batzarraren ondoren bi bisita egingo dituzte. Alde batetik, Forondan egiten den zeramika tailerreko erakusketa ikustera joango dira, eta, beste aldetik, San Pedro parrokiara. Azken ekintza honetan Ismael Manterolak gidari lanak egingo ditu.

Bazkalondoren, sari banaketa egingo dute eta, amaitzeko, turismo bulegoak antolatuta, parte hartzaileek flyscha ikusteko bisita gidatua izango dute.