Ostiralean amaituko da Beti Gazte eguneko bazkarian izena emateko epea

Baleike 2019ko mai. 8a, 10:45

Datorren maiatzaren 18an, larunbatean, Beti Gazte dantza taldearen eguna ospatuko dute dantzari ohiek.

Beti Gazte dantza taldearen eguna izango da maiatzaren 18an, eta bertan ibilitako dantzari ohiak honako egitaraua prestatu dute:

  • 13:00etan Kofradian elkartu eta argazki bat aterako dute
  • 13:30ean hasita trikipoteoa egingo dute
  • 14:30ean lagunarteko bazkaria Beheko Plaza jatetxean

Hain zuzen bazkarian parte hartzeko betigaztedantzataldea@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da. Bazkariaren prezioa 50 euro izango da, eta diru sarrerak Laboral Kutxako ES61 3035 0037 49 0370054629 kontu korrontean egingo dira. Izena emateko azken eguna ostirala izango da. Antolatzaileek parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dute, eta nola ez, eskerrak eman nahi dizkie erakusketa antolatzen lagundu duten guztiei. Erakusketa igandera arte egongo da ikusgai Oxforden,18:00etatik 20:00etara.