Santelmoak 2019

Zumaiako emakumeak nagusi izan dira San Telmo trainerilla sarian

Baleike 2019ko mai. 6a, 08:54

San Telmo trainerilla saria jokatu zen atzo arratsaldean Urolaren itsasadarrean. Telmo Deun arraun elkarteko emakumeen aldetik etorri zen albiste pozgarria, etxean irabaztea lortu zutelako. 

Zumaiako ontzia bigarren txandan aritu zen, Hernanirekin batera. Aurretik Orio eta San Juan aritu ziren lehian. Lehen ziabogarako aurretik ziren gorriak, eta postu horretan egon ziren amaierara arte. 

Emakumezkoetan sailkapen hau izan zen:

1. Zumaia: 11:44:90
2. San Juan: 11:53:02.
3. Orio: 11:58:38.
4. Hernani. 12:29:65.

Jarraian gizonezkoen estropadak izan ziren. Zumaiak bi ontzi uretaratu zituen, baina ezin izan zieten zaletuei poz handirik eman, seigarren eta zortzigarren postuetan heldu zirelako. Hondarribiak eraman zuen irabazlearen bandera.

Gizonezkoetan sailkapen hau izan zen:

1. Hondarribia: 10:08:50.
2. Zarautz: 10:16:32.
3. San Juan: 10:19:64.
4. Getaria: 10:28:95.
5. Orio: 10:36:26.
6. Zumaia B: 10:38:72.
7. San Pedro: 10:39:12.
8. Zumaia A. 10:46:61.

Zozketa

Hiru Ezkurrek eta Endañetak emandako produktuekin osatutako otarra zozkatu du Telmo Deun arraun elkarteak. Estropadaren ondoren atera zuten zenbaki saritua: 10235. Ordezkoa 6391 da. Txartelaren jabeak klubeko kideekin jarri beharko du harremanetan.