Ander Iruretagoiena irabazle Itzurungo zaldi lasterketetan

Baleike 2019ko mai. 5a, 16:31

Itzurungo XII. zaldi lasterketak jokatu dira gaur, santelmoetako repetizioen igandean. Eguraldia lagun, giro ederrean jokatu dira lasterketa hauek.

Ohikoa den bezala, ikusle ugari hurreratu da Itzurunera zaldiak lasterka ikustera. Irabazlea Ander Iruretagoiena izan da Euxebio zaldiarekin. Bigarren Eneko Urbieta zumaiarra sailkatu da Vingt neuf zaldiarekin, eta hirugarren Alberto Alvarez Ginesekin. 

Mikel Castellanok egin du argazki erreportaje hau.