Goikoetxea eta Lopez Mexikoko zesta denboraldian arituko dira gaurtik aurrera

Baleike 2019ko mai. 3a, 08:40

Gaur hasiko da zesta punta denboraldia Mexiko Hiriko Fronton Mexico pilotalekuan. Bi asteko epean lau txapelketa azkar jokatuko dituzte bertan.

Zumaiako bi pilotarik hartu dute parte denboraldian: Iñaki Osa Goikoetxeak eta Imanol Lopezek. Premier delako Ligan arituko dira biak, Erkiaga, Irastorza edo Olharan bezalako pilotariekin batera. Mexikoko pilotariek osatutako beste liga bat ere izango da, Nacional izenekoa.

Partidak ostiral, larunbat eta igandetan jokatuko dira. Guztira lau txapelketa jokatuko dituzte bi astetako epean. Pilotariak puntuak pilatzen joango dira, eta liga bakoitzeko lau aurrelari eta lau atzelari onenek Masters Jai Alai izeneko azken txapelketa jokatuko dute.