Hasi da Gipuzkoako trainerilla liga

Argazkia: Pasaiako Hitza

Gipuzkoako trainerilla ligako lehen jardunaldia jokatu da gaur goizean Pasaian. Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak lau ontzirekin hartu du parte. 

Lau mailatan banatuta jokatu da txapelketa. Emakumezkoetan, maila absolutoan, Zumaia A laugarren izan da, eta Zumaia B bederatzigarren. Gizonezkoetan, maila absolutoan, Zumaia A zazpigarren izan da, eta, lehiaketatik kanpoko estropadan, Zumaia B seigarren.