Zilarrezko eta brontzezko domina bana irabazi ditu Zumaiak Vigon

Baleike 2019ko api. 28a, 15:43

Emaitza onekin itzuliko dira Telmo Deun arraun elkarteko neska-mutilek Vigon (Galizia) jokatutako Espainiako batel txapelketatik. Bi domina irabazi dituzte Zumaiako arraunlariek estatu txapelketan. 

Gaur goizean jokatu dira Espainiako batel txapelketako finalak Vigon. Bezperan jokatutako sailkatze estropadetan bi ontzi sartu zituen Telmo Deun arraun elkarteak finaletan: infantil neskak eta infantil mutilak. Hirugarren ontzi batek, berriz, kadete mutilek, Federazio saria jokatuko zuten. 

Infantil nesken batelak zilarrezko domina irabazi du Espainiako txapelketan. Pasai Donibaneko ontzia izan da irabazlea, zumaiarrekiko bost segundoko aldearekin. Infantil mutilek, berriz, brontzezko domina irabazi dute; Puebla eta Isuntzako txalupak sailkatu dira aurretik. Kadete mutilek, bere aldetik, Federazio saria irabazi dute.