Santelmoak 2019

Beteranoen eta haurren zesta punta jaialdia egin da Aitzurin, santelmoen hasieran

Baleike 2019ko api. 27a, 09:54

Zesta punta jaialdi batekin hasi ziren atzo San Telmo jaiak Zumaian. Haurrak eta beteranoak izan ziren atzoko protagonistak Aitzuriko kantxan. 

Hasteko, zesta punta eskolako haurrak atera ziren pilotalekuko kantxara. Kinielatan aritu ziren gaztetxoak, eta zesta puntak Zumaian etorkizuna zutela erakutsi zuten. 

Eta haurretatik beteranoetara pasa ziren jarraian. Beteranoak, eta baita gazteren bat edo beste tartean: Gotzon Enbil, Xalba Beristain, Rafael Agirre, Edu Agirre, Daniel Carballo, Ruben Gonzalez, Ivan Odriozola eta Joxe Mari Odriozola aritu zen lanean Aitzurin. Epailea Asier Etxabe izan zen. Oraindik sasoian daudela erakutsi zuten pilotari hauek.

Zumaiako zesta punta eskolarentzat egindako jaialdia izan zen atzokoa. Sarrera doan izan zen, baina borondatearen bidez haurrentzako zesta batzuk erosten lagunduko zen.