Santelmoak 2019

Gaztetxean botako duten txupinazoarekin emango diote hasiera bihar Gazte Eguneko festari

Baleike 2019ko api. 26a, 13:30

Bazkaria herri eskolako frontoira lekualdatu dute, eguraldia dela eta.

Urtero bezala, Gazte Eguna ospatzeko hainbat gazte elkartuko dira bihar Torreberri gaztetxean. Egunari hasiera emateko, txupinazoa botako dute 13:00etan, eta bertan banatuko dituzte herri bazkariko kamisetak ere. Ondoren, herri eskolako frontoian egingo dute bazkaria.

Guztien parte hartzea ezinbestekoa izango dela gogoratu dute antolatzaileek. Bazkariko txartelarekin batera emandako zeregina zintzo bete eta zehaztutako orduan agertzeko dei egin dute. Bestetik, bazkariko mahaia eta tresnak muntatzeko txanda dutenek 11:00etan agertu beharko dute herri eskolara.