Larunbatean egingo den Getariako triatloiak aldaketak eragingo ditu errepidean

Baleike 2019ko api. 25a, 12:05
Argazkia: Urola Kostako Hitza.

Iaz ez bezala, aurten kostako errepidetik egingo dute bizikletako zati bat. Hori dela eta, Zumaian aldaketak izango dira.

Larunbatean jokatuko da Getariako V. Triatloia 16:00etatik aurrera. 400 parte hartzaile izango dira aurten, eta horrelako kirol probetan ohikoa izaten den bezala, aldaketak izango dira errepidean.

Malkorbe hondartzan ekingo diote 400 parte hartzaileek probari, eta 750 metro igeri egin ondoren, bizikletak hartu beharko dituzte Getariako portuan. 20 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik: Garate gainera igota, Oikiatik barrena, Zumaiara joango dira, eta handik, kostako bidea hartuta, Getariara itzuliko dira. Azkenik, korrikako zatia izango dute: guztira bost kilometro egingo dituzte herrian zehar.

Iaz Zumaia eta Getaria arteko errepidean obrak zeuden, eta hori dela eta, Garatetik Oikiara egin zuten joan-etorria. Aurten kostako errepidera itzuliko dira, eta horrek hainbat aldaketa eragingo ditu Zumaian:

  • Zarautz ↔ Zumaia artean AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da, Getarian trafiko pilaketak ekiditeko.
  • Getariatik → Zumaiara (N-634) zabalik (berdin Askizu eta San Prudentziotik ere) beti ere arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator. Gaztetape hondartzarako bidegurutzea Ertzaintzak kudeatuko du, lasterkarien sartu irtenak lehenetsiz eta babestuz bide-gurutzean. Trafikoa geratu egingo da puntualki, lasterkariak igarotzeko momentuan soilik.
  • Zumaiatik → Getariara (N-634) itxita (16:00-17:30 bitartean): Zumaiatik → Getariara, Zarautzetik bueltan (AP-8 gomendatzen da).
  • Meagatik → Zumaiara (GI-2633) itxita (16:15-17:30 bitartean).
  • Zumaiatik → Meagara zabalik, baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator.
  • Zumaiatik → Zarautzera (N-634) itxita (16:15-17:30 bitartean): AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da. Zumaiatik → Meagara (Oikiatik) zabalik baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator. Meaga ↔ Zarautz (GI-2633) bi noranzkoak zabalik (Elkanorako bidegurutzera arte).
  • Getaria ↔ Zarautz (N-634) bi noranzkoak zabalik, arretaz gidatuz Getariako sarrera-irteeran.
  • Askizu eta San Prudentziotik → Getariara itxita (16:00-17:40).
  • Getaria ↔ Meaga (GI-3391) itxita (16:00-17:15), berdin Balentziaga, Potzuaga, Magallanes, Akerregi, Erruera eta Eitzaga auzoan.

Autobus zerbitzuak ohiko ibilbidea eta ordutegia mantenduko du.