Txomin Agirreko geltokiak kenduko dituzte maiatzaren 6ra arte, santelmoengatik

Baleike 2019ko api. 23a, 21:22

Ostiralean hasten diren San Telmo jaiak direla eta bihartik maiatzaren 6ra arte Txomin Agirre kaiko autobus geltokia kenduko du Lurraldebusek. 

Hori dela-eta, Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarreta kaleko geltokietan egingo dituzte geldialdiak azaldutako egunetan. Donostiara joateko Kabi taberna aurreko geltokian hartuko dira autobusak, eta jaitsi Gaztañaga dentistaren pareko geltokian.