Santelmoak 2019

San Telmo eguneko pilota jaialdirako sarrerak salgai daude

Baleike 2019ko api. 21a, 12:09
BeƱat Rezusta. Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea

Datorren astelehenean, hilaren 29an, San Telmo eguna, pilota partidak jokatuko dira Aitzuri frontoian. Sarrerak dagoeneko salgai daude internet bidez.

Jaialdia 17:00etan hasiko da, eta buruz buruko txapelketako partida bat hartuko du: Beñat Rezustak, Agirre edo P. Etxeberria izango du aurkari. Bi pilotari hauen arteko partida irabazten duena izango da astelehenean Zumaian.

Aurretik, eskuz binakako partida jokatuko dute Mendizabal III.a eta Zabaletak, Elordi eta Ladis Galartzaren aurka. 

Sarrerak salgai daude jada internet bidez, hemen. Sarreren prezioa 20 eta 30 euroren artekoa izango da. Internet bidez erosteko zailtasuna dutenek 661 25 90 09 telefonora deituta erosteko aukera ere izango dute. Agortzen ez badira, egunean bertan frontoiko leihatilan izango dira salgai.