Sustoa Zalla tabernan frijigailu batek su hartu duenean

Baleike 2019ko api. 19a, 15:00

Frijigaiilu batek su hartu du eguerdi partean Zalla tabernako sukaldean. Zarauzko eta Urolako suhiltzaileak hurreratu dira, baina ordurako sua amatatuta zuten. 

Gertakaria eguerdiko ordu batak aldera izan da Upela plazako taberna honetan. Frijigailu batek su hartu du Zalla tabernako sukaldean, eta une horretan tabernan zeuden bezeroak atera dituzte. Tabernako langile beraiek amatatu dute sua. Hala ere, gertakari horietarako ezarritako protokoloa jarraituta, suhiltzaileak etorri dira, Zarauzko eta Urolako suhiltzaile-etxeetakoak, hain zuzen ere. Ordurako sua itxalita zuten, eta kontrol lanak egin dituzte. Zorionez, ez da zauritu larririk izan.