Beti Gazte dantza taldearen eguna ospatuko dute maiatzaren 18an

Baleike 2019ko api. 17a, 17:00

Trikipoteoa eta bazkaria egingo dute Beti Gazte dantza taldeko kideek. Maiatzaren 10era arte eman daiteke izena.

33 urteko ibilbidearen ondoren, duela bi hamarkada desegin zen Beti Gazte. Taldearen historia laburbiltzen duen erakusketa izango da Alondegian maiatzaren 3tik 12ra, eta Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, Beti Gazte eguna ere antolatu dute. 

Maiatzaren 18an elkartuko dira dantza taldeko kide ohiak. Taldeko argazkia atera eta trikipoteoan herriko kaleak zeharkatuko dituzte, eta bazkaria egingo dute jarraian, Beheko Plaza jatetxean. Izena emateko, betigaztedantzataldea@gmail.com helbidera mezu bat idatzi eta 50 euroko diru sarrera egin beharko da, kontu korronte honetan: ES61 3035 0037 49 0370054629. Maiatzaren 10a izango da izena emateko azken eguna.