Mendexan jokatuko den zaldi lasterketan izango dira bihar Motxanekua elkarteko bi kide

Baleike 2019ko api. 17a, 09:44
Alex Aramendi proba batean.

Motxanekua elkarteko kide diren Alex Aramendi eta Eneritz Etxabe Mendexako zaldi lasterketan izango dira bihar. 11:30ean hasiko da proba.

Mendexako Karraspio hondartzan jokatuko da bihar zaldi lasterketa, eta bertan izango dira Motxanekua elkarteko Alex Aramendi eta Eneritz Etxabe. 11:30ean hasiko da zaldi lasterketa, eta guztira 17 zaldi izango dira lehian. Lea Artibai eta Mutrikuko Hitzaren arabera, horietatik 11 odol garbien mailan lehiatuko dira, eta 6 gurutzatuen mailan.

Sariei dagokionez, odol garbietako irabazleak txapela, Mendexa-Laperri garaikur berezia eta 300 euro jasoko ditu. Bigarrenak 250 euro eta hirugarrenak, berriz, 200 euro. Gurutzatuetako mailan txapeldunak garaikurra eta 150 euro irabaziko ditu, bigarren sailkatuak 100 euro eta hirugarrenak, aldiz, 75 euro. Gainontzeko parte hartzaileek ere diru saria jasoko dute.

Amaitzeko, Txus Jaio pilotuak eta Iker Mintegia moto gidariak lasterketa egingo dute.