Memoria historikoaren inguruko ekitaldia egingo da bihar Aita Marin

Baleike 2019ko api. 15a, 10:20

Martxoaren 1ean aurkeztu zen Zumaia 1936-1945: Giza eskubideen urraketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan liburua. Lan honek, Aranzadi elkarteak azken hiru urteetan egindako ikerketak jasotzen ditu, Zumaian Bigarren Errepublikatik lehen Frankismora gertatutakoen inguruan eginiko ikerketak hain zuzen ere.

Bihar, 19:00etan, hitzaldia eskainiko dute Aranzadiko kideek honen harira eta Zumaienako batxilergoko ikasleek egindako “ZutanI” dokumentala ere proiektatuko da bertan. Aipatu dokumentalak, Etikasi Eusko Jaurlaritzaren programak eskaintzen duen saria jaso berri du.

Ekitaldia, San Pedroa abesbatzak hasi eta bukatuko du eta ondoren banatuko dira Zumaia 1936-1945: giza eskubideen urraketa eta errepresioa gerra zibilean eta lehen frankismoan, memoria historikoaren inguruko liburuak.

Ekitaldira joateko gonbidapenak astearte eguerdira arte jaso ahal izango dira Alondegian –9:30-14:00 ordutegian– eta Turismo bulegoan –asteartean 10:00-14:00 ordutegian–.