Soul eta jazz doinuek lagunduta ospatu du Kraken tabernak bigarren urteurrena

Baleike 2019ko api. 14a, 12:00

Duela bi urte zabaldu zuten Kraken taberna, eta data hori gogora ekartzeko, OCP slam taldeak kontzertua eman zuen atzo tabernaren kanpoaldean. Edariz eta mokadutxoez gozatu ahal izan zuten bertaratu zirenek, jazz eta soul doinuek girotuta. Guztira, 11 lagunek osatzen dute OCP slam taldea.