Pulpoko infantil neskak, Gipuzkoako txapeldunorde

Baleike 2019ko api. 13a, 15:14

Aloña Mendiren aurkako norgehiagoka galdu ondoren, bigarren postuan sailkatu dira zumaiarrak. 

Pulpoko infantil nesken taldeak Gipuzkoako txapelketaren finala jokatu du gaur, Aloña Mendi taldearen aurka. Zumaiarrak bikain aritu dira, baina oñatiarrak izan dira garaile, markagailua 21 eta 25 utzita.