Ardantzabideko bizilagunek sekzio aldaketa izango dute kongresurako hauteskundeetan

Baleike 2019ko api. 10a, 14:44

Argazkia: Jon Urbieta

Hauteskundeetan, orain arte, Ardantzabiden bizi direnek pentsiodunen egoitzako 1. sekzioan izan dute botoa emateko aukera.

Datozen hauteskundeetatik aurrera aldaketa izango da, eta Ardantzabideko hautesleek pentsiodunen egoitzako 4. sekzioan (2. solairuan) emango dute botoa.