Malen Etxeak Zestoan duen aterpetxea egoera larrian dago

Baleike 2019ko api. 10a, 14:00
Argazkia: Ihintza Elustondo.

Malen Etxea elkarteak emakume etorkinei bizilekua eskaintzen die Zestoan duen aterpean. Etxepeko obrak tarteko, elkarteak 3.000 euro ordaindu behar ditu. Dirua falta dute, eta kinka larrian dago proiektua. Urola Kostako Hitzak bizi duten egoeraren berri eman du.

Jende ugari etorri ohi da atzerritik Euskal Herrira bizimodu hobe baten bila, eta haietako asko, zaintza lanetan aritzeko asmoz iritsi ohi diren emakumeak izaten dira. Dena den, askotan ez zaie espero bezain erraza egiten emakume horiei egunerokoa: lana bilatzeko arazoak izaten dituzte sarri, baita etxebizitza bat ordaintzeko arazoak ere. Egoera horretaz jabetuta, Malen Etxea elkartea sortu zen duela hamabost urte, emakume etorkinei laguntzeko helburuarekin. Ordutik, hainbat egitasmo abiarazi dute: besteak beste, Zumaian lokala zabaldu zuten iaz, eta aterpe bat martxan jarri zuten Zestoan, duela zazpi urte. Proiektuaren atzean helburu sendoa eta gogoz beteriko jendea dagoen arren, “kinka larrian” dago haren etorkizuna. Jessica Guzman (Santiago, Txile, 1962) Malen Etxeako lehendakariak eta Zestoako aterpeko arduradunak arazoa zertan datzan azaldu dio Urola Kostako Hitzari. 

Irakurtzen jarraitzeko sartu hemen.