Eskoletako jangelei buruzko hitzaldia emango dute EH Bilduko kideek astelehenean

Baleike 2019ko api. 6a, 15:30

Eskoletako jangelei lotutako bere proposamenaren berri emango du EH Bilduk astelehen honetan Zumaian.

Gasteizko legebiltzarrean EH Bilduk aurkeztutako Jantokitik jangelara izeneko proposamena aurkeztuko dute Ikoitz Arrese eta Eva Lopez de Arroiabek, EH Bilduko hezkuntza idazkaritzaren arduradunak eta legebiltzarkideak, hurrenez hurren.

Solasaldia 19.00etan izango da, Herri Eskolako aretoan (Sagarbide eraikina).