II. 'Rendez-vous' portuan dantza topaketa egingo da asteburuan

Baleike 2019ko api. 5a, 15:31
Argazkia: 21 Dance Street taldearen iazko emanaldi bat Ardantzabiden.

21 Dance Street taldeak antolatuta, dantza topaketa izango da asteburuan kirol portuan. Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldi guztiak Zumaienako aretoan egingo dira. 

II. 'Rendez-vous' portuan dantza topaketa antolatu du beste urtebetez 21 Dance Street taldeak. Hala, larunbatean eta igandean, dantza modernoaz eta balletaz gozatzeko aukera egongo da kirol portuan. Eguraldiak laguntzen ez badu, antolatutako ekitaldiak Zumaiena ikastetxeko aretoan egingo dira.

Hau da topaketako egitaraua:

Apirilak 6:

  • 17:00 Dantza modernoko ikuskizuna (21 Dance Street)
  • 17:30 Dantza modernoko tailer laburra (Dohainik eta guztientzat irekia)

Apirilak 7:

  • 12:00 Ballet ikuskizuna (21 Dance Street)
  • 12:30 Ballet barra (Erakustaldia eta parte hartze irekia)