Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako ikasle oikiarrek Zumaiara klaseak jasotzera joateko zituzten arazoak ikusita, duela 3 urte proiektu berezi batekin hasi ziren. Hala, musika eskolako irakasleak Oikiara joaten hasi ziren bertako ikasleei klaseak ematera. "Oso pozik gaude emaitzarekin", azaldu dute musika eskolatik.
Edonor dago emanaldia ikustera gonbidatuta.