Santelmoak 2019

Santelmoetako olagarro zopa lehiaketarako izen ematea zabalik dago

Baleike 2019ko api. 2a, 16:15

Beheko plaza elkarteak antolatzen duen olagarro zopa lehiaketa maiatzaren 4an egingo da Eusebio Gurrutxaga plazan, 10:00etatik 13:00etara.

Beheko plaza jubilatuen elkarteak antolatuta, San Telmo jaien bigarren asteburuan, olagarro zopa lehiaketa izango da maiatzaren 4an. Izen ematea apirilaren 5a arte egongo da zabalik eta, horretarako, hiru bide daude: Beheko_plaza@euskalnet.net posta elektronikoa, 943 86 27 41 telefonoa edo jubilatuen elkarteko bulegoan (11:00etatik 12:00etara).

Hauek dira lehiaketako arauak:

  1. Lehiaketa hau Zumaiako elkarte gastronomikoentzat izango da.
  2. Parte hartzaileak 11 elkarte izango dira, eta elkarte bakoitzetik bi lehiakidek hartuko dute parte.
  3. Izena ematen duten elkarteak hamaikara iristen ez badira, parte hartze irekia izango da eta inskripzio irekiko lehiakideak zozketa bidez izendatuko dira.
  4. Beheko Plaza elkarteak jarriko ditu mahaia, sukaldea, gasa eta olagarro lehorra. Lehiakideek behar dituzten ontziak eta gainerako osagaiak, beraiek ekarri beharko dituzte. Hogeitahamar errazio prestatu beharko dira.
  5. Bost epaimahaikide izango dira: lau zozketa bidez, izena eman dutenen elkarte gastronomikoengatik, aterako dira eta bosgarrena, Beheko Plaza elkarteak izendatuko du. Horiek hiru plater sarituak aukeratuko dituzte. Erabakia apelaezina izango da.
  6. Sariak hauek izango dira:
    1. Txapela eta 120€
    2. 80€
    3. 70€
  7. Lehiaketa ondoren prestatutako zopa bertan dastatzeko aukera izango da.

Apirilaren 24an aurre bilera egingo da jubilatu elkartearen bigarren solairuan, 19:00etan.