ZOZKETA. 'Moko zorrotza' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2019ko api. 1a, 17:13

Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak Txalo konpainiaren Moko zorrotza antzezlana ekarriko dute ostiralean Zumaiara. Saioa 22:00etan hasiko da, Aita Mari zinean. Udal kultura sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete behar da. Saridunen izenak asteazken goizean aterako ditugu.