Gernikako arbola?

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2019ko api. 1a, 08:33

Gauzak aldatu egiten dira, egia da, baina batez ere aldatzen da begiratzeko gure era edo ikuspegia.

Askotan pasatu izan naiz hemendik, Karakastik gora Orrolloaga aldera, eta bide ondoan dagoen ur-hartune izandako honi begiratu. Atzo iruditu zitzaidan aurrealdeko zuhaitza asko handitu eta hazi zela, eta urrutitik begiratuta, Gernikako arbolaren tankera ere hartu nion, atzealdeko kaseta tenplo neoklasiko bihurtuta.