Zumaiako batelek lan bikaina egin dute etxean

Baleike 2019ko mar. 23a, 19:38

Gipuzkoako batel ligako 9. jardunaldia jokatu da gaur arratsaldean Zumaian, Urolaren itsasadarrean. Zumaiako Arraun Elkarteko ontziek lan polita egin dute beste behin ere.

Batelen kolore biziez jantzi da gaur arratsaldean Urolaren itsasadarra. Arraunzaleek ibaiaren ertzak ere hartu dituzte, eta giro polita izan da orokorrean. 

Zumaiako harrobiko arraunlariek lan polita egin dute etxean, aurreko jardunaldietan egin dutenaren antzera. Onenak izan dira infantil mutiletan, eta hiru bigarrengo postu ere lortu dituzte, neskatan, haurren mailan, eta mutiletan, kadetetan eta jubeniletan.

Hona hemen Zumaiako ontziek gaurko jardunaldian lortutako emaitzak:

Neskak, haurrak: 2.
Mutilak, infantilak: 1., 4. eta 7.
Neskak, promesak: 5. eta 11.
Mutilak, kadeteak: 2. eta 6.
Mutilak, jubenilak: 2.
Neskak, absolutoak: 8.
Mutilak, seniorrak: 6. eta 9.

Bihar jokatuko da ligako 10. jardunaldia, Getarian. Estropadak goizeko 11:00etan hasiko dira.