'Tres caras' pelikula irandarra emango dute gaur zine forumean

Baleike 2019ko mar. 21a, 08:19

Jafar Panahi zuzendari irandarraren Tres caras pelikula emango du Ostarrenak Aita Marin. Zine forum saioa 22:00etan hasiko da. 

Zuzendaria: Jafar Panahi. Aktoreak: Benaz Jafari, Jafar Panahi, Marziye Rezaei. Iraupena: 100 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Iran. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'Se rokh'.

Irango aktore ospetsu batek bideo bat jaso du: bideo horretan, emakume gazte batek bere buruaz beste egingo du, bere familia erlijiosoak ez baitio aktore ikasketak egiten utzi. Aktoreak Jafar Panahi zuzendariarengana joko du, bideoa egia edo manipulazioa ote den argitzen lagundu diezaion. Biak abiatuko dira neska gaztearen herrira.