Balenciagak 61 metroko itsasontzi bat egingo du Groenlandiarako

Baleike 2019ko mar. 20a, 12:21

Zumaiako Astilleros Balenciagak kontratua sinatu du Groenlandiako Natur Zientzien Institutuarekin 61 metroko luzera izango duen ontzi bat egiteko. Norvegiako arkitektu baten diseinua erabiliko dute horretarako.

Ontzi hau arrain industriaren arloan lan egiteko gai izango da, eta baita itsas ikerkuntzan ere. Artikoko uretan arraste pelagikoa egiteko diseinatu dute, eta, horrez gain, mundu mailako itsasoetan lan egiteko gauza ere izango da. Hala, itsas laginak hartzeko instalazioak izango ditu, eta baita itsasoan eta airean izan daitezkeen ingurumen eraginak jasotzeko ere.

Bere baitan laboratorioak izango ditu arrainak eta ganbak aztertzeko, eta itsas ikerkuntzarako. 32 persona eramateko lekua izango du. Bertan izango diren ikasleek eta bekadunek trebatze saioak egin ditzaten instalazioak ere izango ditu.

Albiste ona da hau Zumaiako ontziolarentzat. Orain hilabete Eskoziarako arraste-ontzi bat egiten hasi ziren Balenciagan.