Sinatu dute Institutuko eraikin berria egiteko kontratua

Baleike 2019ko mar. 14a, 16:09

Eusko jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Satie arquitectosek sinatu dute Zumaiako Institutuko (IES Zumaia BHI ikastetxea) eraikin berria egiteko gauzatze proiektua. Kontratuaren barruan sartzen dira lan osagarriak eta zuzendaritza fakultatiboa egitea ere.

Kontratuak 10 gelako eraikina eraikitzea jasotzen du, eta baita Sagarbideko frontoiaren estaldura egitea ere.

Arkitektoek 30 eguneko epea dute proiektua aurkezteko eta 90 egunekoa exekuzio proiektua aurkezteko eta lan horiek 188.500 euroko (+BEZ) kostua izango dute.