AP-8ren Itziar-Debako irteerak 90 minutuz itxiko dituzte bihar eta etzi gauean

Baleike 2019ko mar. 13a, 10:54

Seinaleak berritzeko lanak direla eta egingo dira mozketak,

Itziar-Debako AP-8 autobidearen irteerak 90 minutuz itxiko dituzte bihar eta etzi gauean. Seinale horizontalak eta bertikalak berritzeko lanak egingo dituzte denbora horretan.

Mozketak txandaka egingo direla iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lehena bihar gauean egingo da, Behobia noranzkoan, 23:30etik 01:00etara. Etzi, ostirala, Bilbo noranzkoan dagoena moztuko da, goizeko 02:00etatik 03:30era.

Mozketak dauden bitartean, Behobia noranzkoan doazen erabiltzaileei Elgoibarko 64. irteera hartu eta N-634 errepidetik jarraitzea gomendatzen die Bidegik, Deba eta Itziarrera iritsi arte. Bilbo noranzkoan doazenak, berriz, Zestoa-Zumaiako 48. irteera erabili dezakete Itziar eta Debara joateko, edota Elgoibarkoa Mutrikura heltzeko.