2019/03/15 - 2019/03/18 19:30/22:15

Zinema

Mula

Mula
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Clint Eastwood. Aktoreak: Clint Eastwood, Bradley Cooper, Michael Peña, Taissa Farmiga, Laurence Fishmurne. Iraupena: 116 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2018.

Clint Eastwoodek bi rol jokatzen ditu filmean: zuzendaria eta aktore nagusia. 88 urte bete berri ditu, eta adin bera du istorioko protagonistak, Earl Stone II. Mundu Gerrako beteranoak. Arazo ekonomikoek behartuta, Stone langintza berezi batean hasi zen 1980ko hamarkadan: Sinaloako narkotrafikatzaileen taldearen droga garraiolari bihurtu zen, eta arrakasta handia izan zuen; izan ere, ia 90 urteko pertsona batek ez zuen susmorik pizten.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.