Skate park berriaren exekuzio proiektuari hasierako onarpena eman dio Udalak

Baleike 2019ko mar. 12a, 20:07

15 eguneko epean egongo da proiektua jendaurrean. Erreklamazioak eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira eta proiektua aztertu daiteke Zumaiako Udaleko hirigintza sailean.

Zumaiako Skate parkaren exekuzio proiektuak hasierako onarpena jaso du. Udaletik adierazi dutenez,  2019ko martxoaren 1eko Alkate dekretu bidez onartu dute

GAOn gaur argitaratu den iragarkiaren, bitartez aipatu proiektua jendaurrean jartzen da 15 egunez, bihartik aurrera kontatzen hasita, egoki iritzitako erreklamazioak eta alegazioak aurkezteko. Epe horretan inolako erreklamaziorik edo alegaziorik aurkezten ez bada behin betiko izaeraz onartutzat iritziko da.

Udaleko Hirigintza sailean aztertu daiteke dokumentua. Saila udaletxeko lehen solairuan dago.