Hilaren 20ra arte eman daiteke izena jabetze eskolako tailerrean

Baleike 2019ko mar. 12a, 14:08

'El arte de no amargarse la vida: emociones y empoderamiento' tailerra eskainiko du Zumaiako Jabetze Eskolak, martxoaren 26an hasi eta maiatzaren 28ra bitarte, hainbat saiotan.

Zumaiako Jabetze Eskolak antolatuta, 'El arte de no amargarse la vida: emociones y empoderamiento' tailerra izango da martxoan, apirilean eta maiatzean. Pepa Bojó psikologoak gidatuko du tailerra, gazteleraz. 

Udaletik zehaztu dutenez, emozioak ezagutu eta kudeatzeko gakoak emango dituzte tailerrean.  

Tailerra doakoa izango da, eta Hogarreko erabilera anitzeko gelan eskainiko du Bojók, 18:45etik 20:45era, zortzi saiotan: martxoaren 26an, apirilaren 2, 9 eta 30ean eta maiatzaren 7, 14, 21 eta 28an. 

Parte hartzeko, Udaleko berdintasun sailean eman behar da izena (berdintasuna@zumaia.eus helbidean edo 943 86 50 25 telefono zenbakian) martxoaren 20a baino lehen.