Martxoak 8

Martxoaren 8ari buruzko zenbaki berezia landu dugu Ttap aldizkarian

Baleike 2019ko mar. 8a, 14:25

Martxoaren 8ari buruzko zenbaki berezia aurkituko duzue Ttap aldizkari digitalean. Datuak, elkarrizketak eta iritziak bildu ditugu. Ttap aldizkaria oraindik ez badaukazu mugikorrean, doan jaitsi dezakezu zure mugikorreko aplikazioen dendan "ttap aldizkaria" bilatuta.

Emakumeen eta gizonen arteko desorekaren datuak bildu ditugu, hezkuntzan, lan arloan eta zaintza lanetan zentratuta; Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida eta Euskal Herriko Mugimendu Feministako kide Haizea Nuñez elkarrizketatu ditugu; zazpi gizon-emakumeri ere eskatu diegu iritzia; eta, horiek osatzeko: sexismoak modan duen influentzia, Arantza Urretabizkaia eta Aitzol Atutxaren iritzi zutabeak, Elisabeth Perezen ilustrazioa, Irantzu Elortzaren argazkiak, Irati Majueloren liburu proposamenak, eta Maria Elorzaren ikus-entzunezkoen ekarpenak. Denak ere, Martxoaren 8an inspiratuta.