Inauteriak 2019

'Andaluziarrak' eta 'Bonnie and Clyde', Inauterietako herritarren sariko irabazleak

Baleike 2019ko mar. 7a, 18:31

Baleike.eusen jarritako lehiaketan emandako botoen bidez erabaki da aurten ere Inauterietako herritarren saria. Kartel lehiaketako herritarren sariak ere badu irabazlea. 

Larunbatean egindako argazki txokoan ateratako argazkiei emandako botoen bidez erabaki dira banakako/binakako, eta taldekako herritarren sariak. Boto gehien jaso dituztenak Bonnie and Clyde izan dira binakako/banakako mailan, eta Andaluziarrak taldekakoan. Udal Kultura Sailako kideak beraiekin jarriko dira harremanetan sariak emateko.

Bonnie and Clyde

Bestalde, Alondegiko sarreran egindako erakusketan boto gehien izandako lanak jasoko du kartel lehiaketako herritarren saria. Irabazleak Irrimarrako Irene Irureta eta Karmele Gorroño dira, gaur egun Oxforden erakusketa duten lagunak.