Martxoak 8

GKNko emakumeek bat egingo dute Martxoaren 8arekin

Baleike 2019ko mar. 7a, 15:25

Asteartean lehendabiziko aldiz emakumeen asanblada bat egin zuten, eta gaur bertan, hainbat ekintza ari dira aurrera eramaten enpresan bertan.

GKNko emakume langileek ere bat egingo dute Martxoaren 8arekin, eta horren harira, asteartean emakumeen asanblada egin zuten lehendabiziko aldiz. Bertan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko pare bat ekintza egitea adostu zuten. Ekintza horiek gaur ari dira burutzen enpresan.

Alde batetik, Emakumeen Eguna aldarrikatzeko kartelak ipini dituzte. "Horretaz gain, nik zer egiten dut berdintasunaren alde? galdera duen txartelak banatu ditugu langileei. Erantzunak bi paneletan jartzen ari gara", kontatu du Ianire Flores, bertako langileak. Beste aldetik, emakume guztiak elkarrekin bazkaltzera joan dira jangelara.