Martxoak 8

Martxoaren 8ko greba dela eta, gutxieneko zerbitzua egongo da garraio publikoan

Baleike 2019ko mar. 7a, 14:35

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, eta greba deialdiari so eginez, bai Euskotrenek, bai Lurraldebusek gutxieneko zerbitzua eskainiko dute bihar.

Euskotreni dagokionez, Zumaiatik Donostiako norantzan aterako diren trenak orduro izango dira 06:00etatik 22:00ak arte. Hala ere, azken tren bat ere egongo da, 22:30ean. Donostiatik Zumaiarantz berriz, orduro aterako dira 05:50ean hasita 21:50 arte.

Lurraldebuseko autobusei dagokienez hau izango da biharko egoera:

UK09 Zumaia-Donostia N-634: Zumaiatik ordu hauetako autobusak aterako dira: 07:30, 12:35 eta 13:05. Donostiatik, berriz: 06:45, 13:45, 14:15, 19:45 eta 21:15.

UK10 Zumaia-Donostia AP-8: Zumaiatik ordu hauetako autobusak aterako dira: 06:55, 09:00, 11:00, 13:00, 15:00, 16:00 eta 17:00. Donostiatik, berriz: 08:00, 10:00, 12:00, 14:00, 16:00, 18:00, 20:00 eta 21:00.

UK11: Zumaia-Donostia AP-8 (Oriotik): Zumaiatik ordu hauetako autobusak aterako dira: 07:00, 09:30, 13:55 eta 21:00. Donostiatik, berriz: 08:05, 10:30, 15:05 eta 22:05.

Lurraldebusek jakinarazi du zehaztu Zumarraga alderako zerbitzua ohi bezala emango dela. Horretaz gain, Donostia erdigunetik 19:00etan egingo den manifestazioa dela eta, autobus lineek atzerapenak edo aldaketak izan ditzaketela gogorarazi dute.