Zabaldu dute kiroldegiko ikastaroen 3. hiruhilekoan izena emateko epea

Baleike 2019ko mar. 5a, 08:14

Martxoaren 25ean hasiko da kiroldegiko ikastaroen hiruhileko berria eta bertan izena emateko epea martxoaren zabaldu dute jada.

Martxoaren 25etik ekainaren 21era bitarte, ikastaro egitarau zabala eta anitza antolatu dute Lubakiko arduradunek lehorreko zein uretako jarduerekin. Ikastaroak astelehenetik ostiralera eskainiko dira, goizez zein arratsaldez, eta adin guztietako zumaiarrek, bazkideek eta bazkide ez direnek ere parte hartu ahal izango dute.

Interesdunek kiroldegian izena emateko aukera izango dute, gustukoen duten ikastaroan, esan bezala. Ohikoa den moduan, igeriketako saioak eta lehorrekoak izango dira, besteak beste, zumba, TRX, GAP, Total training, cycling eta pilates. Igerilekuan haurtxo, haur eta helduentzako igeriketa ikastaroak ere izango dira.