Maddi Iraolak Candanchu saria irabazi du U-12 mailan

Baleike 2019ko mar. 4a, 08:00

Candanchu eski saria jokatu zen larunbatean. 350 gaztetxok hartu zuten parte, eta U-12 erraldoia proban, Maddi Iraola zumaiarra nagusi izan zen. 

Orain urtebete izandako lesioa gainditzeko gai izan da gaztea, eta berriro ere maila onean dabil. Anaia Telmo, berriz, zortzigarren izan zen U-10 mailan.