Gremioekin bilduko da Udala astelehenean

Baleike 2019ko mar. 2a, 08:41

Zumaiako Udalarentzako lanak eta obrak egiteko prest dauden gemioekin bilduko da Udala astelehen honetan. 

Gremioen eguneratutako zerrenda bat eduki nahi du Udalak, eta, horretarako, gremio horien titularrei edo ordezkariei (elektrizistak, arotzak, igeltseroak, etab….) dei egiren die Pleno aretoan egingo den bilerara.

Bilera hau astelehenean egingo da, goizeko 8:00etan.