Anbulatorioko langileek elkarretaratzea egin dute gaur ere

Baleike 2019ko mar. 1a, 15:34

Osasun publikoko lehen arreta mailako langileek, sendagileek eta erizainek, elkarretaratzea egin dute gaur osasun zentro aurrean. Osakidetzako lehen arreta zerbitzuko langileen lan baldintzak okerrera egin dutela salatu nahi izan dute. 

Printzipioz, aldaketarik ez bada, ostiralero egingo dituzte elkarretaratze hauek.