Zumaia Cuban Boxingeko hiru boxeolarik hartuko dute parte Anoetako intergymean

Baleike 2019ko mar. 1a, 09:20

Boxeo kluben arteko intergym bat egingo da bihar Donostian, Anoetako gimnasioan. Zumaia Cuban Boxingeko hiru boxeolarik hartuko dute parte bertan.

Saio hauek ez dira ikusle edo zaletuentzat izaten. Ateak itxita egoten dira, eta boxeolariek eta preparatzaileek bakarrik dute bertara joateko aukera. Gimnasio desberdinetako lagunak igotzen dira ringera, borroka egitera. 

Ruben Arredondo kubatarra buru duen Zumaia Cuban Boxingeko hiru boxeolarik hartuko dute parte. Aner Oianguren gazteak bere debuta egingo du, 74 kilotan. Aurretik egin ditu entrenamendu saio batzuk, baina hau izango du bere lehen borrokaldia. 

Saio honetan Zumaiako klubeko beste bi boxeolari izango dira: Mady Diame, 64 kilotan, eta Imanol Odriozola, 83 kilotan.