Kirol Patronatuak herritarren laguntza eskatu du kirol ekipamenduen erabilera araudia egiteko

Baleike 2019ko ots. 28a, 12:42

Erabiltzaileen beharrak eta eskariak identifikatzeko, Kirol Patronatuak eskuorri batzuk prestatu ditu. Kiroldegian daude interesa dutenek betetzeko. Martxoaren 10a arte egongo da aukera.

Kirol Patronatuak herritarren eskariari egokitutako kirol ekipamenduen erabilera araudia egin nahi du, eta horretarako, erabiltzaileen beharrak eta eskariak identifikatu dituen eskuorri batzuk prestatu ditu. Padel eta tenis pistak, herri eskolako frontoia edota Aitzuri frontoia erabili nahi dutenek zein behar eta zein antolatzeko era nahiago duten jakin nahi ditu Patronatuak eskuorri horien bidez. Parte hartzeko interesa dutenek kiroldegian aurkituko dituzte. Behin eskuorria beteta kiroldegian bertan utzi beharko da martxoaren 10a bitartean.