‘Musua’ emanaldirako azken sarrerak gelditzen dira

Baleike 2019ko ots. 28a, 11:54

Martxoaren 4an izango den Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ‘Musua’ ikuskizuneko lehen saiorako (15:00) sarrerak gelditzen dira bakarrik.

Datorren astelehenean, martxoaren 4an, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ikuskizunak bi saio izango ditu Zumaian: lehenengoa 15:00etan, eta bigarrengoa 17:30ean. Udaletik jakinarazi dutenez, soilik lehen emanaldirako sarrerak gelditzen dira.

Sarrerak erosi nahi dutenek bi bide izango dituzte: aurrez aurrekoa eta internet bidezkoa. Aurrez aurreko sarrerak turismo bulegoan daude salgai igande eguerdira arte. Internet bidezkoak, berriz,  https://entradium.com/eu webean daude astelehen eguerdira arte (13:00).

Musua ikuskizuneko bi emanaldiak Zumaiena ikastetxean izango dira.