Kirol ekipamenduen inguruko azterketaren emaitzak aurkeztuko ditu udal gobernuak ostegunean

Baleike 2019ko ots. 26a, 18:27

Kirol ekipamenduen etorkizuna definitzeko aukera ezberdinak aztertu ondoren, herritarrei eta kirol elkarteei aurkeztuko dizkiete emaitzak. 

 

Zumaiako Hiri Antolamendurako Plangintza Orokorraren idzazketa hasteko garaia heldu da, eta Udalak aurtengo aurrekontuetan jaso du horretarako kontu-saila. Zumaiak etorkizunera begira izango duen garapena antolatuko du HAPOk, eta, bide horretan, herriaren etorkizuna marrazten joateko erabakiak hartu beharko direla azaldu du udal gobernuak. 

Hori dela eta, kirol instalazioen etorkizuna definitzeko aukera ezberdinak aztertzeko eskatu zioten iaz LKSri. Aukera horiek aurkeztu nahi ditu udal gobernuak, herritarrak eta kirol elkarteak deitu dituen bilera batean. Ostegunean izango da, 18:30ean udaletxeko pleno aretoan.