Zumaiako klub nautikoak batzar orokorra egingo du martxoaren 10ean

Baleike 2019ko ots. 26a, 16:36

Santixo Nautika Elkarteak batzar orokorra egingo du martxoaren 10ean, kirol portuko 11 zenbakia duen lokalean. 10:00etarako egin dute lehenengo deialdia, eta 10:30erako bigarrena. 

Gai hauek aztertuko dituzte:

1. Aurreko aktaren irakurketa eta beraren onartzea.

2. Bazkideen altak eta bajak.

3. Balantze ekonomikoa.

4. Diru-laguntzak.

5. 2018ko jardueren Memoria.

6. 2019ko jardueren aurreikuspena.

7. Zuzendaritza-Batzordearen Berriztapena

8. Galderak eta iradokizunak.