Egoitzetako langileak grebara deitu ditu gaur eta bihar LABek

Baleike 2019ko ots. 25a, 11:43

Egoitzetako eta eguneko zentroetako langileen egoera hobetzeko egingo dituzte grebak gaur eta bihar.

LAB sindikatuak grebara deitu ditu gaur eta bihar egoitzetako eta eguneko zentroetako langileak. Ohar baten bidez hauxe esan dute: "Dagoeneko bi urte baino gehiago igaro dira Gipuzkoako hirugarren adineko zentroetako langileen lan baldintzak hobetzen ez direla. Nolatan eman daiteke egoera hau titulartasun publikoa duen gizarte zerbitzu batean, Gipuzkoako Foru Aldundirena den zerbitzu batean zehazki?". Sindikatuaren ustez Foru Aldundia da egoitzetako eta eguneko zentroetako erabiltzaileek jasotzen dituzten zerbitzuaren kalitatearen arduraduna, eta sektoreko langileak gaur eta biharko mobilizazioetan parte hartzera animatzen dituzte.