Zumaiako ontzien emaitzak batel ligako 7. jardunaldian

Baleike 2019ko ots. 24a, 15:39

Argazkia: Izar Azkue

Gipuzkoako batel ligako 7. jardunaldia jokatu da gaur Pasaiako badian, Txintxerpek antolatuta. Telmo Deun arraun elkarteko ontziek ez dute estropadarik irabazi, baina emaitza onak lortu dituzte. 

Neskatan haurren mailan, eta mutiletan infantilek lortutako bigarren postuak izan dira Zumaiak gaurkoan lortu dituen emaitza onenak.

Emaitza hauek lortu dituzte zumaiarrek.

Neskak, haurrak: 2.
Neskak, promesak: Zumaia A 5., eta Zumaia B 13.
Mutilak, infantilak: Zumaia A 2., Zumaia B 4., eta Zumaia C 11.
Mutilak, kadeteak: Zumaia A 6., eta Zumaia B 9.
Mutilak, jubenilak:  3.